
Transformadore eta gailu elektrikoak ekoizten dituen Arteche taldeak 18,9 milioi euroko irabaziak izan zituen 2024an, urtebete lehenago baina %56,7 gehiago. Iazko urtarrila eta abendua bitartean %11,5 handitu situ salmentak, 447,5 milioi euroraino. Konpainiak adierazi duenez, sektoreak bizi duen "garai onak" eragin du emaitza hori, baita enpresak duen “posizionamenduak”.
Mungiako (Bizkaia) multinazionalak 51,6 milioi euroko EBITDA izan du, 2023an baino %26,8 gehiago, eta 532,4 milioi euro bildu ditu kontratuetan (%12,3 gehiago). Bestalde, Artecheren finantza zor garbia 25,6 milioi eurokoa izan da joan den urtearen amaieran.
Zuzeneko marjina %22,3 handitu du, 163,4 milioi euroraino, "salmenta bolumenen hazkundeari, produktuaren 'mix' -ari eta barne eraginkortasunen hobekuntzari" esker. Bada, enpresaren zuzeneko marjinak salmenten gaineko %35 izan ziren iaz.
Horrela, akziodunei iaz 2023ko ekitaldiko emaitzen kontura emandako guztizko ordainsaria 0,106 eurokoa izan zen akzioko.