• ENPRESAK GAUR
  • Ateak ofizialki zabaldu ditu Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek

Ateak ofizialki zabaldu ditu Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek

Gaitze digitala sustatzea izango du helburu Foru Aldundiak eta Euskaltelek sustatutako zentroak

Etxanobe eta Usamentiaga, gaurko inaugurazioan | Argazkia: Euskaltel
Etxanobe eta Usamentiaga, gaurko inaugurazioan | Argazkia: Euskaltel
2026ko maiatzaren 6a - 13:18
Eg. 2026ko maiatzaren 6a - 13:20

Bizkaia Euskaltel Digital Center abian da. Gaur egin dute inaugurazio ofiziala Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak eta Luz Usamentiaga Euskaltel Fundazioko presidenteak. Aurkezpenean izan dira, halaber, Meinrad Spenger MasOrange taldeko CEOa, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua, Ane Miren Ibañez Bilboko Udala Eraberritzeko zuzendaria, Jasone Altuna Euskalteleko zuzendari nagusia eta Nerea Enbeita Euskaltel Fundazioko zuzendaria, baita Bizkaiko eta EAEko ekonomia, hezkuntza eta elkarte ehuneko ordezkari andana ere. 

 

Bilboko Euskadi plazan kokatua, askotariko profilentzako eskaintza izango du. Zehazki, ezagutzak eguneratu nahi dituzten enpresei, hazkunde profesionala bilatzen dutenei, aldaketetara egokitu nahi duten adinekoei, ekintzailetzan jardun nahi dutenei eta lan merkatuan hasiberriak diren gazteei zuzendutako prestakuntzak izango ditu. Formakuntzako hainbat ibilbide izango dira, hartzaileen araberakoak, eta ikaskuntza praktikoa eskainiko dute, esperimentaziorako laborategiei esker. Gainera, den-dena lerrokatuta izango da Europar Batasunaren Estrategia Digitalak barnebiltzen dituen funtsezko gaitasun digitalekin, eta helburu izango du gaitze teknologikoa demokratizatzea, talentua bultzatzea, ekintzailetza teknologikoa sustatzea eta inklusio digitala bultzatzea. 

Zentro berria Bizkaiko Foru Aldundiak eta beste 43 eragilek sustatutako Bizkaia with the Talent estrategiaren barruan kokatzen da, talentua mantendu, erakarri eta fidelizatzeko estrategiarekin alegia.