Australiako Ararat parke eolikoa erosi du Ibedrolak

Herrialdean duen presentzia indartzeko apustuari eutsi nahi dio salerosketarekin

Australiako Lake Bonney parkea | Argazkia: Iberdrola
Australiako Lake Bonney parkea | Argazkia: Iberdrola
2025eko abenduaren 19a - 11:19

Ararat parke eolikoa erosi du Iberdrolak. Australiako Victoriako estatuan kokatua, 242 MW  gaitasun instalatua du eta 2017tik darama martxan. Orain arte Partners Group eta OPTrust izan dira horren jabe.

 

Parke eolikoaren erosketa ez da herrialdean egingo duen bakarra. Izan ere, 2028ra bitarte 1.000 milioi inbertitzeko helburuari eutsi nahi dio. Edozein kasutan, energia sorrerarako gaitasun propioa duten bezeroen negozioa indartzeko apustua ere bada. Izan ere, parkeak bere ekoizpenaren zatirik handiena merkaturatzen du, bezero handiekin egindako energia-salerosketako kontratuen bidez. 

Victoriak 2035erako energiaren %95 iturri berriztagarrikoa izateko helburua du, beraz, eskaera handitzen ari den heinean apustua ere bada.