• ENPRESAK GAUR
  • Ana Beobide, Juan Luis Cañas edota Virginia Oreguiren ibilbideak aitortuko dira Korta sarietan

Ana Beobide, Juan Luis Cañas edota Virginia Oreguiren ibilbideak aitortuko dira Korta sarietan

Azaroaren 21ean Donostian egingo da aurtengo sari banaketa

Iazko edizioko saridunak | Argazkia: Irekia
Iazko edizioko saridunak | Argazkia: Irekia
2023eko azaroaren 3a
Eg. 2023eko azaroaren 3a

Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailak beste urtebetez Joxe Mari Korta sariak antolatu ditu. Euskal enpresarien ibilbidea aitortzea du xede sariketak, eta aurtengo edizioan, Juan Luis Cañas Herrera, Ana Beobide Laucirica, Julian Lazkano Uranga, Tomas Letamendia Goenaga eta Virginia Oregui Navarrete sarituko dituzte.

 

Azaroaren 21ean egingo da sari banaketaren ekitaldia, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian, eta bertan izango da Iñigo Urkullu lehendakaria. Arantxa Tapia buru duen epaimahaiak saritutako enpresariek euren sektoreetan izandako izandako konpromisoa azpimarratu du, eta era berean, enpresak sortzen, eta jarduera nahiz lanpostu berriak garatzen egindako lana gogorarazi du.

Ane Beobide Graphenea enpresako sortzailea, bazkidea eta kontseilaria da egun. Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Energiaren Euskal Erakundean (EEE) hasi zuen bere ibilbide profesionala. La Caixan eta Grupo Minersan ere egin du lan. Hainbat kolaborazio egin ditu komunikabideetan eta irakasle bezala ere aritu da Deustoko Unibertsitatean.

 

Juan Luis Cañas Bodegas Luis Cañas upategiaren jabea da, eta 1989tik darama familia negozioaren buru. Horrez gain, hainbat postu izan ditu SEAn, Confebasken, Basquetourren eta Elkargin. Halaber, Julian Lazkano eta Tomas Letamendia azpeitiarrak BieleGroupen sortzaileak dira. 1973an eratutako enpresak egur, metal eta beste sektore batzuetarako makineria fabrikatzen du.

Virginia Oregui, aldiz, Geroa Pentsioak EPSVren fundatzailea da. Adegin hasi zuen bere ibilbide profesionala, Banco Guipuzcoanoren CISA filialean aritu zen gero, eta 1996an sortu zuen Geroa Pentsioak EPSV.