• ENPRESAK GAUR
  • Bask 3D eta New Stage Solutions 'start-up'-ak saritu dituzte Garaia Investors jardunaldian

Bask 3D eta New Stage Solutions 'start-up'-ak saritu dituzte Garaia Investors jardunaldian

Ehun bat inbertsiogile, ikasle eta ekintzaile elkartu ziren Garaia teknologia parkean. Ikerlan, Fagor edota Galbaianeko ordezkariek mahai-inguru batean parte hartu zuten

Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa
Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa
2025eko ekainaren 5a - 10:45

Pasa den ekainaren 3an Garaia Investors 2025 topaketa egin zen Arrasaten (Gipuzkoa). Ehun bat inbertsiogile, ikasle eta ekintzaile izan ziren bertan, baita 11-start-up ere. Jardunaldi honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistema ekintzailea bultzatzea da eta Mondragon Enpresagintza, Mondragon Ventures, Ikerlan, Galbaian, Gaztenpresa, A+G Consultores eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatzen dute.

 

Sektoreko ahots esanguratsuek parte hartu zuten jardunaldiaren lehenengo solasaldian: Marcelino Caballero (Ikerlan), Idoia Apraiz (Galbaian), Inma Ramos (Gaztenpresa), Julián Gallardo (Mondragon Ventures) eta Aritz Otxandiano (Fagor Taldea).

Ondoren, topaketara bertaratutako hainbat start-up aurkeztu zituzten, zeinak osasun digitalaren, turismoaren, bioteknologiaren, jasangarritasunaren, food tech eta 4.0 industriaren diharduten. Publikoaren bozketaz erabakitako "pitch onenaren saria“ bi proiekturi eman zitzaien: Bask 3D, 3D inprimaketaren eta adimen artifizialaren bidez txantiloi podologiko pertsonalizatuak garatzen dituen enpresa eta New Stage Solutions, ISO ziurtagiria duten enpresei software digitala eskaintzen dien start-upa.

 

Bi proiektuek A+G Consultores-ek emandako enpresa-kudeaketako beka bat, Galbaianen eskutik eskainitako jabetza industrialean aholkularitza eta Garaia Parke Teknologikoaren aldetik urtebetez coworking espazioan lan egiteko aukera eta komunikazioan laguntza jaso dute.