Joan den ostiralean 54 urteko langile bat hil zela jakinarazi du gaur LAB sindikatuak. Irailaren 5ean jazo zen ezbeharra, basoan lanean ari zela zuhaitz batek buruan jo zuen langilea eta irailaren 8an hil zen istripuan izandako zauriengatik.
LABek adierazi duenez, 2023an hiltzen den 36 langilea da, eta azkeneko bederatzi egunetan lau pertsona hil dira lanean ari zirela. Basogintza sektorean langile gutxi badira ere, urtero hainbat langile hiltzen direla ere nabarmendu du sindikatuak, eta bai Bizkaian eta Gipuzkoan sektoreko enpresen bideragarritasuna “mugatua” dela diote.
Honen harira, basogintza sektorerako neurri bereziak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundia, Osalan eta Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, Lan Ikuskaritzarekin batera, “hauek dira egoera aldatzeko giltza dutenak”.