Basque Culinary Center eta CTIC CITA elkarlanean ariko dira ikerketa eta teknologia jardueretan

Zientzia gastronomikoen, nutrizioaren eta elikagai zientzia eta elikagai teknologia arloetan aurrerapauso bat ematea dute helburu

Basque Culinary Centerrek eta CTIC CITAk hitzarmena sinatu duten unea | Argazkia: Basque Culinary Center Basque Culinary Centerrek eta CTIC CITAk hitzarmena sinatu duten unea | Argazkia: Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek eta CTIC CITAk (Nekazaritza Elikagaien Zentro Teknologikoak) lankidetza hitzarmena sinatu dute, elikadura arloan ikerketarekin edota garapen teknologikoarekin lotuta dauden jarduerak elkarrekin garatzeko. Hitzarmen horren bidez, bi erakundeen arteko lankidetza sustatuko da bai Gastronomia Zientzietako eta Sukaldaritzako Arteen Graduko prestakuntza-jardueretan, eta baita Basque Culinary Centerrek eskaintzen dituen masterretan ere. Era berean, bi erakundeetako ikertzaileei doktorego tesiak egiteko aukera emango zaie Gastronomia Zientzietako Doktoretza Programaren barruan.

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro gisa, CTIC CITA zentroak esperientzia handia du ikerketa eta garapeneko proiektuen kudeaketan eta garapenean. Lankidetzarekin, Basque Culinary Centerreko 360 graduko gastronomiaren ikuspegia osatuko litzateke.

“Hainbat jakintza arlotan hazten eta sakontzen jarraitu nahi dugu, tartean, zientzia gastronomikoetan edota elikagaien zientzia eta teknologian. CTIC CITArekin batera lan egiteak gure ikerketa ildoak indartzeko aukera ematen digu, besteak beste, kalitateari, elikagaien segurtasunari edota ingurumen-inpaktua murrizteari dagokionez”, adierazi du Alex Beitia Basque Culinary Centerreko zuzendari akademikoak. Clemente Bea CTIC CITAko zuzendariaren ustetan, berriz, hitzarmenak enplegagarritasuna nabarmen handituko du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK