Basque Culinary Centerrek eta Eroskik lau ikasle ohi saritu dituzte

2022ko EROSKI-BCC Onenak izan dira Jose de la Rosa (Fermented Freelance), Maria Gomez (Magoga), eta Javi Rivero eta Gorka Rico (AMA taberna)

Argazkia: EnpresaBIDEA Argazkia: EnpresaBIDEA

Urtero lez, EROSKI-BCC Onenak sariak banatu dituzte gaur Basque Culinary Centerren egoitzan. Lau ikasle ohien hiru proiekturi egin diote aitortza, tokiko produktuak, berrikuntza, osasuna eta iraunkortasuna sustatzeagatik.  Rosa Carabel Eroskiko zuzendari nagusiak nabarmendu nahi izan du garrantzitsua dela "inguruan ditugun kezkei erantzungo dieten proiektuei ekitea". Joxe Mari Aizeaga BCCko zuzendariak sariak gazteei ezagutzera emateko eskaintzen duen "aukera bikaina" azpimarratu du.

Proiektu horietako bat izan da Jose de la Rosa biologoaren Fermented Freelance (Huelva, Espainia). De la Rosak tokian tokiko ekoizleen produktuekin egiten du lan, eta horietatik atera ditu, besteak beste oliba-olio kandela deiturikoa edo vermut berezia, gazteleraz mano de buda izenarekin ezagutzen den zitrikoarekin egina. Biak ala biak Tienda Parralo izeneko dendan saltzen dituzte, online. Horrekin batera, Maria Gomezen Magoga jatetxea nabarmendu dute sariek, Cartagenan (Murtzia, Espainia) kokatua. Birraitonarena izandako lursailean jarri zuen jatetxea Gomezek, Adrian de Marcosekin batera, eta tokiko produktuak dira euren sukaldeko protagonistak. Azkenik, Tolosako (Gipuzkoa) Ama tabernaren sortzaile Javi Rivero eta Gorka Ricok jaso dute aitortza. Tokiko ekoizle txikien erakusleiho izateko helburua dute. Gainera, Rivero, gainera, azken "50 Next" zerrendan sartu dute, munduko gastronomiaren etorkizuna markatuko duten gazteen multzoan.

Sari banaketa ekitaldian, euren sorkuntzak aurkezteko aukera izan dute hiru proiektuek, esperientzia gastronomikoa sortuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK