• ENPRESAK GAUR
  • Basurtuko psikiatriako langileak 31,9 graduko tenperaturan lan egitera iritsi dira

Basurtuko psikiatriako langileak 31,9 graduko tenperaturan lan egitera iritsi dira

Hala baieztatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren txosten batek, CCOOk egoera salatu ostean

Anbulantziak Basurtuko Ospitalean | Argazkia: Europa Press
Anbulantziak Basurtuko Ospitalean | Argazkia: Europa Press
2026ko abuztuaren 17a - 13:51
Eg. 2026ko abuztuaren 17a - 16:58

Bizkaiko Lan Ikuskaritzak igorritako txosten baten jasotzen denez, Basurtuko Ospitaleko Eskuza pabilioiko langileek 31,9 gradu bitarteko tenperaturak pairatu dituzte, bereziki bero oldeen eta bestelako beroaldien ondorioz. Informazioa salaketa jarri duen CCOO sindikatuak eman du argitara. Pabilioi horretan dago, hain zuzen ere, psikiatria unitatea, eta sindikatuak azpimarratu duenez, bertan dauden pazienteen egoerak lehioak giltzapean itxita izatera eramaten ditu. "Hotzeko klimatizazio orokorra" bermatuko duen "egitura falta" dagoela ondorioztatzen du txostenak. 

 

Lan Ikuskaritzak aztertutako dokumentazioak egiaztatu du, halaber, Osakidetzak egoeraren berri zuela gutxienez 2016tik, alegia, bazekiela lehioak ezin zirela ireki eta tenperatura altuek ekar zezaketena.  Gauzak hala, osasun zerbitzu publikoari eginiko eskakizuna da Eskuza pabilioiari dagokion hotzari loturiko klimatizazioko gaia jorratzea lehenbailehen, bideragarritasuneko txosten tekniko baten bitartez, ezarriko diren neurriak jasotzen dituen ekintzen kronograma barnebilduko duena. Era berean, egungo Bilbo-Basurto ESIak duen planari atxikiko zaion berehalako ekintza-plana ere eskatu dio ikustzaritzak Osakidetzari, eta neurketak egitea beroaldiak indarrean direnean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain