Batzek eta Ikerlanek sentsore berria garatu dute Volvo autoetarako

Sentsore elektronikoak informazioa eskainiko die autoen kontrol sistemei gidarien balaztatze eskaerei buruz

Ikerlan eta Batzen proiektua Volvo autoentzako | Argazkia: Ikerlan Ikerlan eta Batzen proiektua Volvo autoentzako | Argazkia: Ikerlan

Batz kooperatiba bizkaitarrak eta Ikerlan zentro teknologikoak bat egin dute eta Volvoren autoetako balaztarako sentsore berri bat garatu dute. Hain zuzen, sentsore elektronikoak ibilgailuen kontrol sistemei transmitituko die  gidariak eskatutako balaztatzeari buruzko informazioa. Bi taldeek lau urte eman dituzte sentsorearen produkzio lanetan, eta fabrikatzaile suediarrak eskatutako kalitate zein segurtasun estandar eta baldintza zorrotzak gainditu ondoren, jada ari dira sistema berria ezartzen Volvoren hainbat autoetan.

Iosu Gabilondo Ikerlaneko Adimen Banatu eta Konektatuaren arloko arduradunak azaldu du sistemaren iraunkortasuna bermatu behar izan dutela, “ibilgailu baten bizitza zikloaren hamabost edo hogei urteetan martxan egoteko gai izan behar baitu”. Egoitz Anzola Batz kooperatibako Ingeniaritza zuzendariak gehitu du sistema berriak “bezeroei egungo balazta-pedaletan irtenbide integralak eskaintzen lagunduko” diela.

Bi euskal erakundeek egindako lanari esker “jauzi kualitatiboa” egingo dutela adierazi dute, automobilgintza sektoreko munduko liderretako batekin lan egiteak “sistema elektroniko fidagarrien hornitzaile” posizioa indartuko dutelako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK