• ENPRESAK GAUR
  • Berrikuntza aurreratuko sariak emango dira Biurtekoaren azken aurreko egunean

Berrikuntza aurreratuko sariak emango dira Biurtekoaren azken aurreko egunean

Workinn Talenten azken eguna izango da gaur

Azken edizioko sarituak | Argazkia: AFM
Azken edizioko sarituak | Argazkia: AFM
2026eko martxoaren 5a - 09:29

Azken aurrekoz zabalduko ditu gaur ateak Makina-erremintaren Biurtekoak, eta hitzordu garrantzitsuen artean izango da Berrikuntza Sarien banaketa, AFM Clusterrek eta BECek antolaturikoak. Aitortza horien 16. edizioan sei sari banatuko dira, fabrikazio aditiboari, makina-erremintari, 4.0ri edota osagaien berrikuntzari loturikoak, start-up berritzaileenaren eta erakustoki onenaren saria barne.

 

Era berean, Workinn Talent azokaren azken eguna izango da gaurkoa, lan-aukerak topatzera bideratuta dagoena.