• ENPRESAK GAUR
  • Enpresek euskarazko arreta eskaintzeko derrigorrezko bermea pauso bat gertuago izan liteke

Enpresek euskarazko arreta eskaintzeko derrigorrezko bermea pauso bat gertuago izan liteke

Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk adostu dute bi zuzenketa jasotzea bezeroentzako arreta zerbitzuak arautuko dituen lege proiektuan, "hizkuntza ofizialetan" arreta bermatzeko

Lege proiektua batzordetik eta osoko bilkuratik igaro beharko da | Argazkia: iStock
Lege proiektua batzordetik eta osoko bilkuratik igaro beharko da | Argazkia: iStock
2025eko urriaren 22a - 16:21

Bezeroentzako arreta zerbitzuak arautuko dituen lege proiektuan onartzeko bidean, Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk akordio bat izenpetu dute bi zuzenketa jaso daitezen. Biek ala biek zerikusia dute euskaraz kontsultak, erreklamazioak eta kexak aurkezteko bezeroek izan beharko luketen eskubidearekin.

 

Zehazki, lege proiektuaren 7. eta 8. artikuluei eragiten die moldaketak: 7. artikuluan jasoko denez, kexak eta erreklamazioak "hizkuntza ofizialetan" aurkeztu ahalko dituzte bezeroek, betiere "hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituzten autonomia erkidegoetan"; 8. artikuluari dagokionez, erkidego horietan bertan, enpresak derrigortuta izango dira "euskarazko arreta pertsonalizatua" bermatzera. Hala ere, aintzat hartu behar da EAEko hiru herrialdeetan eta Nafarroako iparralde eta erdialdean dela euskara ofizial. Nafarroako hegoaldearekin kasua zertan geratzen den ikusteke dago.

Lege proiektua batzordetik eta osoko bilkuratik igaroko da datozen asteetan. Horien oniritzia jaso beharko du neurriok aurrera egin dezaten.