BHSko zuzendaritzarekin bilduko dira Nafarroako eta Espainiako gobernuak Madrilen

Gaur arratsaldean eztabaidatuko dute ekainean egingo den Ezkirotzeko lantegiaren itxiera

foto web 2024 12 16t143558 737 11 640x380 foto web 2024 12 16t143558 737 11 640x380

Gaur bilduko da Espainiako eta Nafarroako Gobernua BHS enpresako zuzendaritzako kideekin, Madrilen. Enpresa alemaniarrarekin eztabaidatuko dute Ezkirotzeko lantegiaren itxiera, zeina 2025eko ekainerako dagoen iragarrita. Lantegi horretan 655 pertsona ari dira lanean gaur egun, bai hozkailuak, bai ontzi-garbigailuak fabrikatzen.

Bileran bilduko dira Christian Prenzel BHSko Europako zuzendaria, Jörg Ulrich BHSko ekoizpen globaleko burua, Jordi Hereu Espainiako ministroa eta Rebeca Mariola Torró Espainiako Industriako estatu idazkaria. Nafarroako Gobernuari dagokionez, bertan izango dira Maria Chivite presidentea, Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria eta Carmen Maeztu Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilaria.

Taldeak, 2024ko abenduan, argudiatu zuen Ezkirotzeko lantegia ez zela lehiakorra, baina, Irujoren ustetan, itxierak ez du zerikusirik kontu ekonomikoen, orain arte lantegiak ez baitu izan diru galerarik. Bilera egiten den bitartean, enpresa batzordeak elkarretaratzea egingo du enpresaren bulegoen aurrean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK