• ENPRESAK GAUR
  • BIEMHren azken edizioak 51 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du

BIEMHren azken edizioak 51 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du

35.000 bisitari baino gehiago izanda, 1.031 enplegu zuzen sortu ditu

BIEMHren itxiera ekitaldia | Argazkia: BEC
BIEMHren itxiera ekitaldia | Argazkia: BEC
2022ko ekainaren 27a - 12:27

BIEMH Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 31. edizioak, Barne Produktu Gordinean 51milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du, 1.031 enplegu zuzen sortu ditu eta Foru Ogasunarentzat 6,5 milioi euroko diru-sarrerak ere ekarri ditu.

 

Ekainaren 13tik 17ra ospatu zen BECen eta jarduera handiko egunak izan ziren, 28 herrialdetako 1.400 enpresaren erakusketan 52 herrialdetatik etorritako 35.000 bisitari baino gehiago izan baitziren.

Sektoreka banatuz gero, ostalaritzako zuzeneko gastua 29 milioi eurokoa izan da; garraiokoa 5,1 milioi eurokoa; jolas- eta kultura-jardueretakoa 828 mila eurokoa eta merkataritzakoa 1,2 milioi eurokoa. Hoteletan, berriz, okupazioa ia %100ean izan da Biurtekoak iraun duen bost egunetan.

 

Aurtengoa amaituta, BIEMHren 32. edizioa 2024ko ekainaren 3tik 7ra izango da.