Eusko Jaurlaritza, BBK eta Vital Fundazioa Kutxabank (Indarren bidez) eta Teknei guztiz ixtear dira Ayesa Digitalen erosketa. Bihar izango da erosketa ofizial egiteko eguna. 480 milioi euro pagatuko dizkiote Ayesa Sevillako enpresari lehen Ibermaticaren parte zena eskuratu eta erabakigunea Euskal Herrira bueltan ekarri asmoz.
Hainbat iturrik DV eta EITBri baieztatutakoaren arabera, Iñigo Ucin fitxatu du partzuergoak Ayesa Digitaleko presidente ez exekutibo lanerako. 8 urtez Mondragon Taldeko presidente izan ostean, erretiroa hartu zuen Ucinek 2024ko uztailean. Kontseilari delegatu Manu Baraza egungo Operazioen zuzendaria izango da. José Luis Manzanares ordezkatuko du karguan, hemendik aurrera senior aholkulari lanetan arituko dena.
Egoitza, beraz, Gipuzkoara itzuliko da, eta erosle berriek espero dute "Europa maila zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat" izatea.