Familia-enpresen etorkizunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon

Hamabost jarduera aurkeztu dituzte gaur Bilboko Merkataritza Ganberak, Cebekek eta EHUk

Apiriletik abendura bitartean egingo dira jardunaldiak | Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbera Apiriletik abendura bitartean egingo dira jardunaldiak | Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbera

Hamabost jardueraz osatutako ziklo berria aurkeztu dute gaur Bilboko Merkataritza Ganberak, Cebekek eta EHUk, ‘Familia-enpresaren etorkizuna ezagutuz’ izenburupean. Zikloan hitzaldiak eta tailerrak egingo dira, zenbait gai ardatz izanik, hala nola: gobernantza, jabetza, kudeaketa, berrikuntza, digitalizazioa, fiskalitatea eta enpresaren eta familiaren arteko kontziliazioa.

Martxoaren 12an egingo da, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan, inaugurazio ekitaldia, eta aurkezpenaren ondoren hasiko da lehen jardunaldia, ‘Familia-enpresaren estrategiaren eta gobernuaren oinarrizko alderdiak’ izenekoa. Maider Barahonak gidatuko du hitzaldia, Oteic Taldeko Lege eta Familia Enpresa arloko arduradunak, eta gaur egungo erronkak (lehiakortasuna, berrikuntza…) aztertuko dira.

Gainerako jardunaldiak apiriletik hasi eta abendura bitartean egingo dira; udan etenaldia egingo da, hots, uztailean eta abuztuan ez da tailerrik antolatu. Jardunaldi guztiei buruzko informazio gehiago aurki daiteke Bilboko Merkataritza Ganberaren web-orrian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK