• ENPRESAK GAUR
  • Bilboko Portuak elkarlanerako akordioa sinatu du Akitania Berriko portu komertzialen patzuergoarekin

Bilboko Portuak elkarlanerako akordioa sinatu du Akitania Berriko portu komertzialen patzuergoarekin

Nazioarteko merkatuei erantzuteko esportazio eta inportazio ahalmena handituko dutela aurreikusten dute

Bilboko eta Akitania Berriko portuetako ordezkariak Angelun (Lapurdi) | Argazkia: Bilboko Portu Agintaritza
Bilboko eta Akitania Berriko portuetako ordezkariak Angelun (Lapurdi) | Argazkia: Bilboko Portu Agintaritza
2025eko irailaren 26a - 11:55

Bilboko Portu Agintzaritzak eta Frantziako Akitania Berriko portu komertzialen patzuergoak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Mugaz gaindiko harremanak sendotzea du helburu akordioak, elkarlan “estrategikoa” eta “koordinatua” sustatuz, eta irtenbide berritzaile eta jasangarriak garatu nahi dituzte elkarlanean.

 

Baionako Portuak antolatutako nekazaritzako elikagaien industriaren Agri Vac azokaren baitan eman dute akordioaren berri, Angelun (Lapurdi). Akitania Berriko patzuergoak, Baionako, Bordeleko, La Rochelleko, Rocheforteko eta La Rochelleko portuak biltzen ditu.

Bilboko Portu Agintaritzak ohar bidez azaldu duenez, merkataritza-portuen lehiakortasuna hobetu nahi dute, “mugaz gaindiko arku logistiko eraginkor eta jasangarri bat sortuz, portuen arteko konektibitatea indartuz, eta dauden azpiegiturak aprobetxatuz”.

 

Era berean, Frantziako hego-mendebaldea eta euskal kostaldeko eragile ekonomikoei portu-zerbitzu “integratuagoa” eskaini nahi diete, eta hori dela eta, nazioarteko merkatuei erantzuteko esportazio eta inportazio ahalmena handituko dutela aurreikusten dute.