
Eider Etxebarriak, Bizipoz gizarte ekimeneko kooperatibaren sortzaileetako batek irabazi du Aspegiren Gipuzkoa Ekintzailea saria. Etxebarriak Mondragon Unibertsitateko LEINN gradua egin zuen eta Arrasaten sortutako kooperatiba abiatu zuen gerora.
Gizarteak pertsona nagusiei buruz duen ikuspegia aldatzeko misioarekin sortu zen Bizipoz, eta erretiroa hartu ondoren bizitzak aurrera jarraitzen duela eta oraindik gizarteari ekarpen handia egiteko dutela erakustea du helburu.
Etxebarriak esker ona adierazi zuen maiatzaren 8an egin zen sariketan, eta nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela pertsona nagusiak erdigunean jartzen dituzten Bizipoz bezalako proiektuak ikusaraztea. Adierazi zuenez, luzaroan, horrelako ekimenak ez dira ez erakargarritzat ez aintzat hartu, gizartean eragina izan arren. Horregatik, nabarmendu zuen sari hau urrats garrantzitsua dela begirada hori iraultzeko eta ikusgaitasuna emateko.
Etxebarriarekin batera, Iliane Rafaniello Alonsok ere saria jaso zuen Berrikuntza Teknologiko eta Digitalaren kategorian, eta Inés Larrea Villanuevak Ekintzailetza Sozial eta Jasangarriaren kategorian.