• ENPRESAK GAUR
  • Bizkaiko Kudeabide programan izen-emateko epea zabalik

Bizkaiko Kudeabide programan izen-emateko epea zabalik

Kudeabide, kudeaketa aurreratuaren bitartez, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duen programa da

Kudeabide 2022 | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Kudeabide 2022 | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
2022eko irailaren 16a
Eg. 2025eko apirilaren 7a

Kudeaketa aurreratuaren metodologiak garatuta, euskal enpresen lehiakortasuna hobetu asmoz sortutako programa da Kudeabide, Eusko Jaurlaritzaren, hiru aldundien eta Spri Taldearen elkarlanaren fruitua. Programaren bitartez, norbere enpresa hobetzeko gomendioak lortuko dira, ondoren proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatzeko. Hala, lehiakortasuna hobetzen lagunduko zaie izen-ematen duten enpresei.

 

Parte-hartzeko, hainbat baldintza bete beharko dira: 5 langile edo gehiago eta 50 baino gutxiago izan beharko dituzte enpresek; Bizkaikoak izan beharko dute; eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetakoak izan beharko dute.

Laguntzaren zenbatekoa proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastuen %60aren baliokidea izango da, eta, gehienez ere, dirulaguntza 7.200 eurokoa izango da.

 

Eskaerak Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira irailaren 30a baino lehen. Informazio gehiagowww.123innovacion.eus atarian.