BM Supermerkatuek euren presentzia indartu dute Iruñean

Saltoki berri bat ireki dute Zizur Nagusian eta taldeak 2,8 milioi euroko inbertsioa egin du

BM supermerkatuetako bat | Argazkia: BM BM supermerkatuetako bat | Argazkia: BM

BM Supermerkatuek saltoki berri bat inauguratu dute aste honetan Iruñean, 2,8 milioi euroko inbertsioa eginda. Zehazki, Zizur Nagusiko Ardoi industrialdean ireki dute eta 18 lanpostu sortu ditu, aurretiko prestakuntza izan duten profesionalekin. 1.500 metro karratuko salmenta gunea da eta 200 ibilgailurentzako aparkalekua du.

Arrandegia, egoskaria eta mintegia, harategia eta urdaitegia, eta fruta eta barazkien gunea ditu supermerkatuak. Arrandegi eta harategiko guneek, gainera, tenperatura baxuan prestatutako platerak eskainiko dituzte, BMk berrikuntzaren eta elikadura osasuntsu eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiteko ezarri duen zerbitzua. Horretaz gain, ogi-labea, izoztuen gunea, upategia, parafarmazia edota lurrindegia ere baditu supermerkatuak. Guztira 12.000 erreferentzia izango dituzte gune ezberdinetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK