BMk saltoki berria irekiko du Gasteizko Salburua auzoan

2,4 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 23 lanpostu sortuko dira. Supermerkatu katearen saltokia handiena izango da Araban

Salburuako BM supermerkatu berria | Argazkia: BM Salburuako BM supermerkatu berria | Argazkia: BM

Supermerkatu berri bat zabalduko du bihar BMk Gasteizko Salburua auzoan, Portal de Elorriaga kalean zehazki. Araban supermerkatu kateak ezarri duen saltoki handiena izango da, 1.500 metro karratuko salmenta espazioa izango baitu eta 200 plazako aparkalekua ere bai.

Proiektua aurrera ateratzeko 2,4 milioi euroko inbertsioa egin da eta 23 lanpostu sortu dira BMren arabera. Honela, 200 langile eta hamar saltoki ditu guztira taldeak lurraldean.

Elikagaien eskaintzari dagokionez, produktu freskoari garrantzia eman nahi izan dio BMk. Harategia, txarkuteria eta arrandegia izango ditu saltokiak, baita barazki eta fruten saila ere. Era berean, prestatuko jakien esparru bat izango da, baita okindegia, bodega, lurrindegia eta parafarmazia ere besteak beste.

Saltoki berriak energia aurrezteko zenbait neurri ere izango ditu: Led argiak, aire girotzea eta kontsumo elektrikoa erabat berriztagarria izango da. Halaber, parkingean ibilgailu elektrikoak kargatzeko lau kargagailu ezarri dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK