Build : Inn klusterrak aurtengo sarien banaketa egin du. Bertan, Iparragirre Eraikuntza Lanak enpresa, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Zeru Drones enpresak saritu dira. Jardunaldian José Luis Azkue, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua; Antonio Aiz, Bilboko Portu Agintaritzako zuzendari nagusia; Jesús Medina, LISDEM Arkitektura Estudioko architect MSc eta zuzendari-kidea; eta Selen Ercan Jenny, LAYEREDeko CSO eta sortzaile-kidea egon dira. Haiekin batera Alberto Marín, BUILD:INNeko presidentea, eta Marta Epelde, zuzendaria izan dira.
Iparragirre enpresak Herrialde Konpromisoa saria jaso du. Idiazabalen sortutako enpresak 76 urte daramatza eraikuntza lanean. Ibilbide horretan, ingurunearekiko lotura landu du, enpleguaren, gazteen prestakuntzaren, tokiko hornitzaileekiko lankidetzaren eta euskararen sustapenaren bidez. Bertan, Pedro Iparragirrek jaso du saria eta enpresako kide guztiei egin die aitortza.
Bestalde, Miguel Zugazaren ibilbidea saritu dute. Bilboko Arte Ederren museoaren handitze prozesuaren burua izan da. Berrikuntza eta ondarearen arteko uztarketa egin ostean, eraikuntzaren klusterrak bere ibilbidea saritzeko aukera izan du.
Zeru Drones enpresak Bultzada Berritzailea saria jaso du. Enpresa honek bere dronak, lur gaineko eta ur azpiko robotak lanera batera jarri ditu GPSrik gabe toki arriskutsu eta zailetara iritsi ahal izateko. Horretarako, AAeko ekipazioa dute eta beraien datuak gestio sistemetara lotuak dituzte. Euskadin garatutako teknologia hau eraikuntzan hazteko bidea du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta