• ENPRESAK GAUR
  • Burutü publizitate agentziak saria jaso du Osasunaren Nazioarteko Jaialdian

Burutü publizitate agentziak saria jaso du Osasunaren Nazioarteko Jaialdian

CGB Fertility Unit klinikarentzat egindako kanpainagatik saritu dute Bilboko agentzia

Argazkia: Burutü
Argazkia: Burutü
2023eko urriaren 27a
Eg. 2023eko urriaren 27a

Burutü publizitate agentziak SaludFestival saria jaso du osasunaren arloko web-iragarki onenaren kategorian. Bartzelonan, pasa den asteazkenean, egindako Osasunaren Nazioarteko Jaialdian, CGB Fertility Unit klinikarentzat egindako “Cerca de ti, desde el inicio. Zugaz hasieratik" kanpainagatik saritu dute Bilboko publizitate agentzia.

 

SaludFestival elikagaien eta osasunaren iragarki eta marketin proiektuak aitortzen dituen nazioarteko jaialdia da, eta Burutük azaldu duenez, "osasuna eta ongizatea sustatzen nabarmen laguntzen duten kanpaina sortzaile eta eraginkorrak egiteko duen konpromisoaren eta dedikazioaren lekuko da” eskuratuko saria. Saritutako iragarki kanpainak klinika berriaren inaugurazioren berri ematen du, eta haurdunaldiari buruzko erabakiak hartzeko prozesua osatzen duten etapak aztertzen dira, haurraren jaiotzerainoko ibilbide guztia hartzen duelarik.