
CAFek bi kontratu berri sinatu ditu, bata Brasilen, eta bestea Zeelanda Berrian. Bi akordioek batera 100 milioi euroko balioa dute.
Brasili dagokionez, Motiva izeneko kontzesionarioarekin egin du hitzarmena konpainiak, eta adostutakoaren arabera datozen hamalau urteetan 26 tren unitateren zaintza integrala egingo du Beasainen egoitza duen enpresak. Sao Paulo hiriko metroko 5. linearako egingo dira lanak, zeinak egunero 600.000 bidaiari garraiatzen dituen. CAF Brasilen lanean aritu da 1998 urteaz geroztik, zenbait bezerorekin egindako tratuei esker: CPTM, Trensurb, CTBU…
Zeelanda Berriari dagokionez, Auckland One Rail Limited (AOR) enpresa pribatuarekin egin du hitzarmena. Hala, CAF bost urtez arduratuko da hiriko trenbideari ingeniaritza zerbitzuak, formakuntza eta ordezko piezak eskaintzeaz; guztira 95 unitate dira, lau tren lineaz osatuta dago eta 42 geltoki ditu.