CAFek Solarisen %100 eskuratu du

Sodena sozietate publikoaren %2,67 partaidetza erosi du taldeak

Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da Sodena | Argazkia: CAF
Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da Sodena | Argazkia: CAF
2025eko uztailaren 4a - 12:38

CAFek Solarisen% 100 erosi du. Izan ere, Sodena Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Solaris Bus & Coachen zuen %2,67ko partaidetza erosi du Beasaingo taldeak, eta, hala, enpresa osoa bereganatu du.

 

Solaris Bus & Coach enpresak hiri-mugikortasun iraunkorra lantzen du, zero igorpeneko autobusetan espezializatzen baita. Horrexegatik, Solaris funtsezko pieza da CAFen mugikortasun jasangarriaren estrategiarako.

Horrez gain, eragiketa baliagarria izan da CAFentzat, indartu egin duelako Nafarroan konpainiak duen presentzia. Egun Nafarroa Garaiko Castejonen du lantegia taldeak , tren- eta autobus-jarduerekin, eta sektore aeroespazialak ere badu presentzia, Orbital Critical Systems enpresaren bitartez. Aldi berean, konpainiak adierazi du tokiko (Nafarroako) garapen teknologikoarekiko konpromisoa duela, eta gaineratu du operazio berriak azpimarratu egiten duela mugikortasunaren berrikuntzaren eta dibertsifikazio teknologikoaren alde egiten duen apustua.

 

Bestalde, Sodenak hasieran egindako inbertsioa berreskuratu du irabaziekin. Bere momentuan, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Vectia proiektuan egin zuen inbertsioa, zeina ondoren Solarisek eskuratu zuen.