• ENPRESAK GAUR
  • Solarisek 180 autobus elektrikoz hornituko du Malmö 150 milioiren truke

Solarisek 180 autobus elektrikoz hornituko du Malmö 150 milioiren truke

Nobina Sverige AB Eskandinaviako garraio operadore handiarekin egindako kontratua Solarisek eskualdean duen eskaera garrantzitsuenetako bat da

Solarisek ekoitzitako autobus elektriko bat | Argazkia: CAF-Solaris
Solarisek ekoitzitako autobus elektriko bat | Argazkia: CAF-Solaris
2025eko abuztuaren 27a - 13:01

CAF-Solaris enpresak 150 milioi euroko akordioa sinatu du Nobina Sverige AB operadorearekin, Malmön (Suedia) zirkulatuko duten 180 Urbino autobus elektriko entregatzeko. Konpainiak Europako iparraldean lortu duen kontratu handienetakoa da, eta beste mugarri bat ezarri du Suediako operadorearekin lankidetzan.

 

12, 15, 18 eta 24 metroko ibilgailuak 2026tik 2027ra bitartean entregatzea aurreikusten da, eta 400 eta 700 kilowatt-ordu bitarteko bateria ahalmena izango dute. Aniztasun horri esker, flota Suediako hirugarren hiri handienaren beharretara zein hiri-inguruetako beharretara egokitu ahal izango da.

CAFek nabarmendu du Malmö dagoeneko erreferentea dela garraio iraunkorraren garapenean; kontratu berriarekin, gainera, konpainiak Eskandinavian duen posizio estrategikoa sendotu du. Eskandinavia merkatu estrategikoa da CAFentzat, eta, horregatik, konpainia tren- eta mantentze-proiektuak garatzen ari da Suedian, Norvegian eta Finlandian. Gainera, Solarisek trolebusak eta autobus elektrikoak hornitu ditu azken urteotan.