• ENPRESAK GAUR
  • CAFek 220 milioi euroko kontratu berri bat sinatu du Berlinen

CAFek 220 milioi euroko kontratu berri bat sinatu du Berlinen

Solarisek 270 autobus entregatuko dizkio Alemaniako hiriko garraio publikoa kudeatzen duen konpainiari. Zortzi urtetan 800 autobus egiteko akordioa dute sinatuta

    Argazkia: Europa Press
    Argazkia: Europa Press
    2025eko ekainaren 30a
    Eg. 2025eko ekainaren 30a

    CAF taldeko Solaris enpresak 270 autobus elektriko ekoitziko dizkio Berliner Verkehrsbetrieber (BVG) Berlingo metro, tranbia, autobus eta ferry sareak kudeatzen dituen garraio publikoko enpresa nagusiari. Autobus horien truke 220 milioi eurotik gora jasoko ditu euskal enpresak.

     

    Orain gutxi 18 metroko luzera duten 50 autobus entregatu dizkio Solarisek Berlingo konpainiari, eta azken honek eskaera berria egin dio orain. Bi entitateek hasiera batean adostutako akordioaren arabera, zortzi urtetan 800 autobus egindo ditu CAFen enpresak. Izan ere, Alemaniako enpresa bere flota elektrifikatzen ari da, baita azpiegiturak modernizatzen ere.

    Sektore osoaren joera da elektrifikazioarena. Horren erakusle, azken urteetan Solarisek zero emisioko 5.500 ibilgailu elektriko entregatu ditu.