• ENPRESAK GAUR
  • CAFek 50 autobus elektriko egingo ditu Berlin eta Madrilentzat, 70 milioi euroren truke

CAFek 50 autobus elektriko egingo ditu Berlin eta Madrilentzat, 70 milioi euroren truke

Taldearen Solaris filialak egingo ditu ibilgailuak. Egun, %14ko merkatu kuota du Europako hirietako autobus elektriko fabrikatzaileen artean

Solarisek Oslon (Norvegia) egindako autobus elektriko bat | Argazkia: Europa Press
Solarisek Oslon (Norvegia) egindako autobus elektriko bat | Argazkia: Europa Press
2023eko abenduaren 28a
Eg. 2023eko abenduaren 28a

CAF taldea, Solaris filialaren bitartez, Madril eta Berlin hirietarako autobus elektrikoak egiteko hautatua izan da. Hainbat modelotako 50 autobus entregatzeko enkargua du Beasaingo enpresak, eta denera 70 milioi euroko kontratua sinatu du.

 

CAFek jakinarazi duenez, Alemaniako hiriarekin egindako kontratuak “garrantzi berezia” du, izan ere, kontrato handiago baten barruan sar daiteke, zeinetan CAFek 700 autobus egiteko aukera izango duen. Dena den, Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) Berlingo garraio publikoa kudeatzen duen enpresak 50 ibilgailuko eskaria egin du oraingoz. Solaris 18 Urbino modelokoak izango dira, eta 2024 eta 2025 artean entregatuko dira.

Era berean, Madrilgo EMT enpresak ere Solaris hautatu du autobusak egiteko. Kasu honetan, bi modelo desberdin egingo dituzte. Bat 12 metroko luzera izango duena eta bestea 9 metrokoa. 2024an zehar entregatuko ditu ibilgailuak CAFen filialak.

 

CAFen arabera, Solaris “Europako hirietako autobus elektriko fabrikatzaile nagusia” bilakatu da, eta egun %14ko merkatu kuota eskuratu du. Espainiako merkatuan, merkatu kuota are handiagoa du (%25).