CAFen Solaris filialak bi kontratu itxi ditu Suedian

Orotara 125 milioi euro jasoko ditu Solarisek, eta 204 autobus entregatu beharko ditu

Solarisen autobus bat Donostian | Argazkia: CAF
Solarisen autobus bat Donostian | Argazkia: CAF
2026ko apirilaren 29a - 13:54

CAFek, autobusak ekoizten dituen Solaris filialaren bitartez, bi kontratu berri itxi ditu Suedian. Nobina eta VR Sverige operadoreei 204 autobus ekoitziko dizkie, 125 milioi euroren truke.

 

Nobina Suediako garraio publikoa kudeatzen duen konpainia 103 autobus elektrikorekin hornituko du, Solaris Urbino 15LE modelokoak. Stockholm, Göteborg eta Eskania eskualdeetarako autobusak izango dira, eta 2027aren erdialderako entregatuko ditu Solarisek.

CAFen filialak 2010az geroztik du harremana Nobina konpainiarekin, eta azken bi urteetan 201 autobus elektriko entregatu dizkio. Aurreikusten da, gaur-gaurkoz indarrean diren kontratuen ondorioz, 2027ra bitartean 320 bat ibilgailu elektriko entregatzea.

 

Bestalde, VR Sverige enpresari 101 autobus elektriko egingo dizkio. Lehenago beste kontratu bat ere adostua zuen enpresa suediarrarekin, 81 autobus entregatzeko, hain zuzen. Kasu honetan, autobus guztiak Stockholmerako izango dira.