
Kutxabank Taldeak iragarri du Cajasur “erabat integratzeko” prozesua martxan jarri duela, alegia, guztiz fusionatuko direla. Hazkunde eta dibertsifikazio etapa berria amaitutzat egotea aurreikusten da 2026ko lehen lauhilekorako. Integrazioaren helburua da bezeroei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzea, baita bezero instituzionalak zein enpresa handiak finantzatzeko duten gaitasuna handitzea ere.
Cajasur markaren bateratzea pixkanakakoa izango da, eta azaldu dutenez, bertako bezeroek “ez dute ia aldaketarik antzemango” eragiketetan. Taldeko bezeroek funtzionalitate berberekin jarraituko dute, Espainiako Estatuko edozein kutxazainetan: dirua atera, saldoak kontsultatu, transferentziak egin… EAEko bezeroek ere “normaltasunez” jardungo dute Andaluziaren integraziorekin handitutako sarean.
Kordobako biztanleriaren %98 baino gehiago estaltzen du Cajasurrek, Jaenen “erreferente” da, eta “Andaluziako finantza-erakunde nagusien artean” kokatu da. Kutxabankek urrian aurkeztu zuen Benetan 2025-2027 Planaren helburuak lortzeko baliagarria izango da integrazio berria.