AFM Klusterreko Batzar Nagusiak Carmen Pinto aukeratu du elkarteko presidente berri gisa, Jose Perez Berduden ordez. Azken horrek kargua utzi du, lau urtez erakundearen buru izan ondoren. Izendapena Donostian egindako bileran egin da eta bi urteko iraupena izango du.
Pinto Burgosen jaio zen, mekanikan espezializatutako ingeniari industriala da eta Executive MBA titulua du. Bere ibilbide profesionala Nicolás Correa taldeari lotuta egon da batik bat. Talde horretan 2000. urtean hasi zen lanean, eta arlo teknikoetan eta kudeaketa-arloan erantzukizuneko hainbat postu bete ditu. 2019tik talde osoa zuzentzen du arduradun exekutibo nagusi gisa. Gainera, Burgosko hainbat enpresa- eta erakunde-organotako kide ere bada.
AFM Klusterreko elkarteen batzarrak ere egin dira jardunaldian, eta zenbait presidentetza berritu dira. Fernando Gastaldok AFMECeko buru izaten jarraituko du, Alfonso Ganzabalek STECHeko presidente eta David Oyarzunek agintaldia errepikatuko du UPTEKen. AIMHEn, Gerard Guitartek hartuko du presidentetza, Jose Ignacio Ortiz de Urbinaren ordez. Bileren ondoren, 500 lagunek baino gehiagok hartu dute parte 2026ko Fabrikazio Aurreratuaren Egunean, non erakundeetako eta enpresetako ordezkariak bildu diren.