• ENPRESAK GAUR
  • CCOOren salaketaren ostean, Petronorrek zor zituen ordainsariak pagatuko ditu

CCOOren salaketaren ostean, Petronorrek zor zituen ordainsariak pagatuko ditu

Konpainiak 1.200 euro inguru eman beharko dizkio langile bakoitzari

Muskizeko findegia | Argazkia: Petronor
Muskizeko findegia | Argazkia: Petronor
2026ko maiatzaren 20a - 14:12
Eg. 2026ko maiatzaren 20a - 14:27

2023 eta 2025 urteetan ordaindu ez zituenak ordaindu beharko ditu Petronorrek. Izan ere, konpainiak ez omen ditu ordaindu bi urte horiei lotutako ordainsari aldakorrak, bi urte horietan helburuen betetze maila igotzeagatik zor zituenak. CCOO sindikatuak Auzitegi Nazionalean salatu zuen egoera, baina azkenean auzia amaitu baino lehen iritsi dira akordiora, enpresak onartu egin baititu erreklamazioak.

 

CCOOk adierazi du “sindikatuaren zerbitzu juridikoen bitartekaritzari esker” konpainiak “nabarmen igo beharko dituela ordainketak”. EFE albiste agentziak emandako datuen arabera, langile bakoitzak 1.200 euroko gehigarria jasoko du, eta orotara 1,2 milioi euro banatu beharko ditu Petronorrek. 

“Lortutakoak mezu argia igortzen die, bai Petronorri, baita gainerako enpresei ere: hitzartutakoa ez betetzea garesti ateratzen da”, laburbildu du sindikatuak.