
Gazteen artean ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea helburu izanik, akordioa berritu dute CEBEK Emprendek eta Rural Kutxak. Hitzarmenaren berriztatzea sinatu dute Gonzalo Salcedo CEBEKeko idazkari nagusiaren albokoak eta Albert Soro Rural Kutxako ekintzailetza arduradunak.
Akordioa lehen aldiz 2023an sinatu zuten, eta ordutik urtero berritu izan dute. Bi erakundeek start-up eta enpresa ertain zein txikiak laguntzen dituzte, finantzaketan formakuntza eskaintzen baitiete. Erakundeen ustetan, start-upentzako “aukera berezia” da adituen eskutik aholkularitza jasotzeko, ikasteko, eta finantza-arloko gaiak jorratzeko.
B Accelerator Towerren (BAT) egingo dira formazio saio horiek, baina oraindik ez dute zehaztu epeak zeintzuk izango diren. Parte hartzeko interesa dutenek ezinbestekoa izango dute aurrez izena ematea.