• ENPRESAK GAUR
  • Cebekek eta IMQ osasun aseguru-etxeak hitzarmena berritu dute

Cebekek eta IMQ osasun aseguru-etxeak hitzarmena berritu dute

Osasunean inbertitzea “erabaki estrategikoa” dela berretsi dute

Argazkia: Cebek
Argazkia: Cebek
2026eko martxoaren 23a - 10:46

2015ean hitzartu zen ituna eguneratu dute Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) eta Igualatorio Médico Quirurgicok (IMQ). Lankidetzaren bitartez Bizkaiko enpresei eskaintzen zaien osasun-aseguramendua bultzatu nahi da.

 

Hala jakinarazi dute gaur Guillermo Buces Cebekeko presidenteak eta Javier Maiztegui IMQ Seguroseko zuzendari nagusiak. Bucesek azpimarratu du ezinbestekoa dela “pertsonen osasuna eta ongizatea” bermatzea, enpresa “indartsuagoak eta lehiakorragoak” izateko; era berean, Maizteguik jakinarazi du konpainiek “zerbitzu digital berritzaileak” ere jaso ahal izango dituztela.

Izan ere, aurkezpenean azaldu dutenez hitzarmenak “estaldura-eredu berri bat” eskaintzen die Bizkaiko enpresa-sareko kideei: lehen mailako arreta, proba diagnostikoak, zerbitzu osagarriak (psikoterapia edota haurdunaldiaren jarraipena)… Horrez gain, bideo-kontsultak eta urruneko bestelako laguntza zerbitzuak ere eskuragarri izango dira.

 

“Osasunean inbertitzea erabaki estrategikoa da Bizkaiko enpresa-ehunarentzat”, baieztatu dute bi erakundeek.