• ENPRESAK GAUR
  • Iñaki Díaz Garmendia izango da Ceiteko zuzendari orokorra

Iñaki Díaz Garmendia izango da Ceiteko zuzendari orokorra

Igone Vélez ere zuzendaritza taldean sartuko da zuzendari zientifiko gisa

Iñaki Díaz eta Igone Vélez | Argazkia: Ceit
Iñaki Díaz eta Igone Vélez | Argazkia: Ceit
2025eko abenduaren 1a - 14:51

Zuzendaritzan aldaketak iragarri ditu Ceit zentro teknologikoak: Iñaki Díaz Garmendia izango da zuzendari orokor berria, eta Igone Vélez Isasmendi zuzendaritza batzordeko kide izatera pasako da. Bien kasuan, kargu berria 2026ko urtarriletik aurrera hartuko dute.

 

Díaz ingeniari mekanikoa da eta 2004 urteaz geroztik da Ceiteko ikertzaile. 2022tik Smart Systems for Industry 4.0 ikerketa taldeko zuzendariordea ere bada, eta Tecnunen irakasle lanetan kolaboratzen ere aritu da. Kargu berria hartuta Juan Meléndez ordezkatuko du, zeina 2017ko irailaz geroztik den zentroko zuzendari orokorra.

Bestalde, Vélez zuzendaritza batzordeko zuzendari zientifikoa izango da, Reyes Elizalderen lekukoa hartuta. Vélez doktorea da ingeniaritza automatikoan eta elektronika industrialean; BRTA Saria ere jaso zuen maiatzean bere ikertzaile ibilbideagatik. 25 urte daramatza Ceiten lanean eta zentroko TIC dibisioko zuzendaria da 2016az geroztik.