Celsak 550 milioi euroko erreskatea jasoko du

Espainiako Gobernuak azkenean onartu egin du Kataluniako altzairugileari erreskatea ematea

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramailea | Argazkia: Moncloa Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramailea | Argazkia: Moncloa

Espainiako Gobernuak 550 milioi euroko erreskatea onartu du Celsarentzat eta epe laburrera etorkizuna bermatu dute, beraz, siderurgia taldeak Euskal Herrian dituen lantegiek (Trapagarango Nervacero, Gasteizko Celsa Atlantic eta Baionako Celsa France).

Erreskatearen negoziazioa gorabeheratsua izan da. SEPIk hasieratik eskatu zion Celsari hartzekodunekin akordio batera iristea, zorraren zati handi bat kitatzeko (2.300 milioi euroko zorra du taldeak eta 1.000 milioi murrizteko eskatu zion). Hala ere, adostasun gabe, erreskatea egitea erabaki zuen SEPIk “bideragarritasun plana eta hartzekodunekin batera egindako moldaketa prozesua” aztertu ostean.

Ostegunean amaituko da COVID 19aren erreskateen funtsaren dirua jasotzeko epea. Dirua jasoko dutenen artean daude, Celsaz gain, Tubos Reunidos eta Vicinay Marine euskal enpresak ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK