CICnanoGUNEk hiru patente berri lortu ditu

Aipatutakoez gain, beste hiru patente eskaera aurkeztu dituzte

Argazkia: CICnanoGUNE
Argazkia: CICnanoGUNE
2022ko maiatzaren 3a - 12:22
Eg. 2022ko maiatzaren 3a - 16:39

CICnanoGUNE nanoteknologia eta nanozientzia arloko ikerketa zentroak beste hiru patente gehitu ditu, eta hiru gehiago lortzeko eskaera aurkeztu du. Horiei esker, guztira 25 patente ditu dagoeneko. Lortutako patenteak bioteknologiari, magnetismoari eta material aurreratuei lotutakoak dira.

 

Horietako bat da T-MOKE, nanoGUNEren eta CEIT teknologia zentroak elkarlanean bultzatutakoa, eta eremu magnetiko jakin batean gailu batek zein erantzun magnetiko ematen dion neurtzeko balio du, kontakturik gabe. Azken hau gakoa da, aztertu nahi den lagina suntsitzea ekiditen baitu. Orain arteko beste metodo batzuekin erkatuta, sistema berri honek eskaintzen duen "zehaztasuna" nabarmendu dute ikerketa zentrotik. Bioteknologiaren alorrean, berriz, beste bi patente lortu dituzte, tartean zelulasa entzimena esparru industrialetan erabiltzeko (orain arte ezin zena). Aurrerapen honek, diotenez, "prozesu eraginkorragoak" bultzatzeko balio dezake.

Eskatutako patenteei dagokienez, automobilgintzarako 3D inprimagailua, euren burua konpondu dezaketen materialak, eta grafeno oxidoz egindako tinta eroaleak dira garatutako proiektuak.

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain