• ENPRESAK GAUR
  • CIE Automotivek bere "historiako seihileko onena" itxi du

CIE Automotivek bere "historiako seihileko onena" itxi du

Irabaziak %2,9 handitu ditu automozio sektoreko enpresa bizkaitarrak

CIE Automotiven lantegi bat | Argazkia: Europa Press
CIE Automotiven lantegi bat | Argazkia: Europa Press
2026ko uztailaren 24a - 14:04

CIE Automotive konpainiak 191,3 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilabeteetan, iazko epe berean baino %2,9 gehiago. Enpresak ohar bidez adierazi du lehen aldiz gainditu duela 400 milioi euroko ebitda (401,1 milioi euro), eta, horrela, bere egitura finantzarioa indartu ahal izan duela.

 

Automozio sektoreko osagaien diseinu eta fabrikazioaz arduratzen da CIE Automotive, eta Bilbon du egoitza nagusia. 2.103,8 milioi euroko fakturazioa izan du 2026ko lehen seihilekoan, enpresaren “historiako seihilekorik onena”.

Jesus Maria Herrera enpresako kontseilari delegatuaren hitzetan, azken urteetan industria-eredu egonkor sendo bat garatzea lortu dute, hazkunde errentagarria izatea ahalbidetu diena, eta ziurtatu du egun marjinetan merkatuko liderrak direla. Gauzak horrela, plan estrategiko berrian ezarritako helburuak betetze bidean direla adierazi du enpresako arduradunak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain