
2025eko ekainaren 17a
Eg.
2025eko ekainaren 17a
CIE Automotivek Techniplas multinazionalaren brasilgo filiala erosi du 65 milioi euroren truke. Techniplasek teknologia altuko plastikozko osagaiak ekoizten ditu, eta 600 bat langile ditu Brasilen. Fabrika nagusia Piracicaba herrian du, Sao Pauloko estatuan, eta iaz 50 milioi euroko fakturazioa izan zuen.
Jesus Maria Herrera CIE Automotiveko kontseilari delegatuak azaldu du datozen urteetan hazteko aukera handia ematen diola Brasilgo konpainia eroskeak, eta herrialdeko automozio sektorean duten presentzia areagotzea ahalbidetuko diela, izan ere, “erreferentziazko hornitzailea” da Brasil Bilbon egoitza nagusia duen enpresarentzat.