Bigarren greba txandari ekin diote Computadores Navarrako (Conasa) langileek. Irailean egin zuten lehen txanda, zeinak hamabost egun iraun zituen; oraingoan, aldiz, hiru hilabetez utziko diote lan egiteari.
Conasak 275 pertsonako plantilla du. Nafarroako Administrazio Publikoaren eta Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen parke informatikoa mantentzen du enpresak, baita eremu pribatuko zenbait konpainiarena ere. Grebak eragina izango du hardware atalean lan egiten duten langile guztiengan, hau da, 26 pertsonarengan.
Izan ere, alor horretan lan egiten ari diren enplegatuek Nafarroako metalaren merkataritzaren hitzarmena aplikatzea eskatzen dute, zeina jada aplikatzen den enpresaren beste alorretan. Horrexegatik, langileek euren lan baldintzak gainerakoekin parekatzea exijitzen dute, "antzeko funtzioak betetzen ari baitira". Hori gutxi balitz, ELA sindikatuak jakinarazi duenez, enpresa "bere langileen greba eskubidea urratzen ari da", gutxieneko zerbitzuen "gehiegizko interpretazioa" eginez, besteak beste.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta