• ENPRESAK GAUR
  • Confebaskek aho batez babestu du Garamendi, CEOEko presidente izaten jarrai dezan

Confebaskek aho batez babestu du Garamendi, CEOEko presidente izaten jarrai dezan

Espainiako patronalak hauteskundeak egingo ditu datorren udazkenean. Garamendik azken zortzi urteak egin ditu CEOEko presidente gisa

Antonio Garamendi artxiboko irudi batean | Argazkia: Europa Press
Antonio Garamendi artxiboko irudi batean | Argazkia: Europa Press
2026ko ekainaren 25a - 12:25
Eg. 2026ko ekainaren 25a - 13:22

EAEko Confebask patronalaren batzorde exekutiboak aho batez erabaki du Antonio Garamendiren hautagaitza babestea, CEOEko presidente izateko hautatua izan dadin beste behin.

 

Garamendik atzo iragarri zuen asmoa duela CEOEko haustekundeetara aurkeztu eta beste lau urtez Espainiako patronalaren buru izateko. Gauzak horrela, Confebask osatzen duten Cebek, Adegi eta SEAko ordezkariek bere hautagaitza babestu dute. 2018tik da Garamendi CEOEko presidente.

Espainiako patronalak batzorde exekutiboa deitu du uztailaren 1erako eta bertan erabakiko dute hauteskundeak noiz egin. Udazkenean egingo dituzte, baina eguna zehaztea falta da.

 

Confebaskek Garamendiren ibilbidea eta gaitasun profesionala nabarmendu ditu, baita EAEko enpresa ehunari buruz duen ezagutza ere.