• ENPRESAK GAUR
  • Danobatek zehaztasun handiko robot “berritzailea” sortu du

Danobatek zehaztasun handiko robot “berritzailea” sortu du

Makina-erremintaren ezaugarriak “robot baten arkitekturarekin integratzen” ditu diseinuak

DMTR gama aurkeztu du Danobatek | Argazkia: Danobat
DMTR gama aurkeztu du Danobatek | Argazkia: Danobat
2025eko otsailaren 17a
Eg. 2025eko otsailaren 17a

Danobat makina-erremintaren enpresa fabrikatzaileak sektore berrian sartu dela iragarri du, hots: robotika industrialaren sektorean. Izan ere, enpresak DMTR roboten gama aurkeztu du, “merkatuko robotik zehatzena”. Lehen aldiz martxoaren 4tik 6ra aurkeztuko da Parisen, JEC World nazioarteko azokan.

 

Danobatek azaldu du DMTR gamak eragiketa kritikoetan (zulatzean, errematxatzen eta hariztatzean) prestazio hirukoitza eskaintzen duela, errepikagarritasunari eta zehaztasunari dagokionez. Izan ere, zehaztasun handiagoa omen du, eta, gainera, zenbakizko kontrola (CNC) erabiltzen du. Azken horrek gama hori enpresetan integratzea erraztuko du, teknologia horrekin lan egin ohi dutenentzat errazagoa izango baita.

Bestalde, DMTRek bibrazioak gaur egungo robotek baina hamar aldiz gehiago murrizten dituzte, eta, ondorioz, eragiketak egiteko denbora %20 laburtzen dute.

 

Xabier Alzaga Danobateko zuzendari exekutiboaren ustetan, DMTR gamak “ekoizpen modu berriak irekitzen ditu sektore giltzarrietarako, hala nola, aeronautikarako, automobilgintzarako eta energiarako”. Teknologia garatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatutako I+G proiektu bat erabili da.