• ENPRESAK GAUR
  • Datuak prozesatzeko sei zentro eraiki nahi dituzte Nafarroan

Datuak prozesatzeko sei zentro eraiki nahi dituzte Nafarroan

Hiru enpresek omen dute proiektuak Ribaforadan, Tuteran, Valtierran eta Arguedasen garatzeko interesa

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 10a
Eg. 2025eko apirilaren 10a

Navarra Capital egunkariak jakinarazi duenez, Datuak Prozesatzeko Zentroak (DPZ) eraiki nahi dituzte hiru enpresek Nafarroako Erriberan. Hiru konpainiek jada aurkeztu dizkiote bermeak Nafarroako Gobernuari, baita sare elektrikorako sarbidea eskatu ere. Enpresak eta administrazioa adostasunera iristen badira, konpainiek beharrezko baimenak eskuratu beharko dituzte.

 

Hiru enpresetatik bat Nafarroakoa omen da, zeinak Ribaforadan eta Tuteran eraiki nahi dituen bi zentro. Eraikin bakoitzarentzako 50 megawatteko (MW) potentzia eskatu du. Madrilekoa da interesa erakutsi duen beste enpresetako bat, eta Valtierran (bi DPZ) zein Arguedasen (DPZ bat) kokatuko lirateke. Seigarren zentroari buruz argitaratu den datu bakarra da 132 MWeko potentzia beharko lukeela.

DPZ proiektuak egiteko eskaerak areagotu edo gutxitu egin daitezke datozen asteetan; kalkuluen arabera, eskatutako MW bakoitzeko 10 milioi euroko inbertsioa egin behar da.