Derioko Divipa enpresaren etorkizuna kolokan dela dirudi. ELAk salatu duenez, lantegiaren jabe den Fedrigoni talde multinazionalak “jarduera deslokalizatu” nahi du, eta lantokia itxi. Egun 56 langileek egiten dute lan bertan, eta sindikatuak salatu du beren etorkizuna “kolokan” jarriko lukeela erabakiak.
Divipa 1971an sortutako enpresa da, eta material autoitsaskorrak ekoizten ditu. 2022an, Fedrigoni taldearen esku geratu zen konpainiaren kapitalaren %100a. ELAk adierazi du multinazionalaren erabaki “legez kanpokoa” dela, eta deitoratu du “Bizkaiko industria sarearen parte den lantegi baten galera” ekarriko lukeela. Gauzak horrela, lantegiaren itxiera ekiditeko mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi du sindikatuak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta