2025eko otsailaren 18a - 13:38
Bexen Cardiok zuzendari nagusi berria du: Digna Gonzalez Otero. Hala, aurrez Bexen Cardioko I+Gko zuzendari izan denak, Oxel Etxebarriaren lekukoa hartuko du.
Desfibriladoreen fabrikazioan espezializatzen den kooperatibak jakinarazi du Gonzalez “funtsezko figura” izan dela, bai enpresaren berrikuntzan, bai garapen teknologikoan. Ermuan (Bizkaia) kokatzen den taldeko buruzagi berriak hazkundearekiko eta ikuspegi estrategikoarekiko konpromisoa erakutsi du.
Bide batez, Bexen Cardiok eskerrak eman dizkio Etxebarriari “urte hauetan erakutsitako dedikazio, lidergo eta konpromisoagatik”.