• ENPRESAK GAUR
  • Dominionek Verne taldearen ekoizpen unitatearen erosketa formalizatu du

Dominionek Verne taldearen ekoizpen unitatearen erosketa formalizatu du

Jarduera gutxienez hiru urtez mantenduko du eta 138 langileren postuak bermatu beharko ditu

Dominioneko Mikel Barandiaran, Patricia Berjón eta Roberto Tobillas, artxiboko argazki baten| Argazkia: Europa Press
Dominioneko Mikel Barandiaran, Patricia Berjón eta Roberto Tobillas, artxiboko argazki baten| Argazkia: Europa Press
2026eko apirilaren 10a - 12:36

Dominionek jakinarazi du Verne talde teknologikoaren ekoizpen unitatea erosteko prozedura formalizatu duela martxoan. Izan ere, Alacanteko enpresak zenbait sozietateren konkurtso-prozedura egin du, tartean produkzio unitatearena. Hori bai, ezarritako baldintzen artean dira konpromisoa jarduera gutxienez hiru urtez mantentzeko eta 138 langileren enplegua bermatzea, den-denak Espainian ari direnak lanean. 

 

Salmenta prozedura urtarrilean abiatu zen, Alacanteko Auzitegiko Merkataritza Arloko Atalakren 4. zenbakiaren onarpena jaso ostean, taldeko zenbait sozietaterentzat aurkeztutako konkurtso-prozeduraren esparruan. Konkurtso horren atzean da likidezia falta eta kreditu murrizketa, taldearen bideragarritasuna kinka larrian jarri duena. 

Horrela, Dominioni egindako esleipenak ahalbidetzen dio enpresari "gaitasun operatiboak mantentzea, zerbitzu estrategikoen prestazioa ziurtatzea eta telekomunikazio zerbitzuak bezalako sektore kritiko batean enplegua kontserbatzen laguntzea".