2026eko urtarrilaren 22a - 15:00
Berria egunkariak aurreratu duenez, Donostiako Hontza liburu dendak martxoaren 31n itxiko ditu betirako bere ateak. Orain dela urtebete inguru jakinarazi zuten negozioaren arduradunek denda ixteko asmoa zutela, eta azken urtean erosle baten bila ibili dira. Dirudienez, ez dute negozioarekin jarraitzeko eroslerik aurkitu eta negozioari itxiera data jarri diote. Bi pisuko espazioa 1,4 milioi euroan jarri zuten salgai orain urtebete.
Hontza 1982an ireki zuten, Gipuzkoako hiriburuko Okendo kalean, eta ordutik literaturzaleentzako erreferentziazko espazio bilakatu da. Liburu dendako kudeatzaileek aitortu dute kontsumo ohiturak aldatu direla eta, azken urteetan zailtasunak izan dituztela negozioarekin aurrera egiteko.