• ENPRESAK GAUR
  • EAEko familia enpresen sarearen azterketan eta diagnostikoan sakontzeko lankidetza osatu dute

EAEko familia enpresen sarearen azterketan eta diagnostikoan sakontzeko lankidetza osatu dute

Aefame familia enpresen elkarteak eta Deusto Business Schoolek azterlan bat egingo dute elkarlanean

Macarena Cuenca Deusto Business Schooleko dekanoa eta Aitziber Sukia Aefameko presidenteordea
Macarena Cuenca Deusto Business Schooleko dekanoa eta Aitziber Sukia Aefameko presidenteordea
2026ko irailaren 7a - 11:57

Aefame EAEko Familia enpresen elkarteak eta Deusto Business Schoolek lankidetza estrategikorako hitzarmena sinatu dute, “Euskal Autonomia Erkidegoko familia enpresen sarearen azterketan eta diagnostikoan sakontzeko” asmoz.

 

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia egin dute gaur Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, eta bertan izan dira Aitziber Sukia Aefameko presidenteordea eta Macarena Cuenca Deusto Business Schooleko dekanoa.

Azaldu dutenez, bi erakundeen lankidetzaren helburua nagusia Familia enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal familia enpresen garrantziaren eta emaitzen azterketa izeneko azterlana izango da. Ikerketa hori Familia Enpresaren Katedrako (Deusto Business School - Antonio Aranzabal Fundazioa) lantalde batek egingo du, zehazki, Deustuko Unibertsitateko Cristina Aragón, Cristina Iturrioz, Aitor Garmendia eta Juan José Gibaja ikertzaileek.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain