EDE Fundazioko presidente Jon Mancisidor hil da

35 urtez BBKri lotuta egon zen

 Jon Mancisidor | Argazkia: EDE Fundazioa
Jon Mancisidor | Argazkia: EDE Fundazioa
2026ko apirilaren 15a - 16:58ak

Jon Mancisidor EDE Fundazioko presidentea hil da asteazken honetan, fundazioak berak baieztatu duenez. Erakundeak dolumin eguna dela adierazi du, eta Mancisidor “erreferente eta gidari” izan dela nabarmendu du. Fundazioak sare sozialen bidez azaldu duenez, haren heriotzak hutsune handia utzi du: “Erreferentea eta gidaria izan da, eta batez ere, gure erakundearekin konpromiso sakona izan duen pertsona”, adierazi dute. Bere karguan, arduraz, gertutasunez eta etengabeko dedikazioz jardun zuela azpimarratu dute.

 

Era berean, Mancisidorrek taldeak batzeko zuen gaitasuna goraipatu dute. Fundazioaren arabera, ezaugarri horiek lagungarri izan ziren erakundea sendotzeko eta etorkizunari segurtasunez begiratzeko. Haren heriotzak “betetzeko zaila den hutsunea” utzi duela onartu arren, bere ondarea eta jarduteko modua erreferente izango direla gaineratu dute.

Mancisidor Ekonomia Zientzietan lizentziaduna zen, eta lotura izan zuen BBKrekin 35 urtez, besteak bestez Gizarte Ekintzako zuzendari gisa.