• ENPRESAK GAUR
  • Ekienea eguzki-parkeak ingurumen inpaktuaren aldeko ebaluazioa lortu du

Ekienea eguzki-parkeak ingurumen inpaktuaren aldeko ebaluazioa lortu du

231.000 plaka fotovoltaikoko eguzki parkea egingo dute Araban, 70 milioi euroko inbertsioa eginda

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2025eko maiatzaren 23a
Eg. 2025eko maiatzaren 23a

Arabako Armiñon udalerrian 231.000 modulu fotovoltaiko instalatzeko proiektua da Ekinenea, eta atzo Iberdrolak iragarri zuenez, ingurumen inpaktuaren aldeko ebaluazioa txostena lortu du. Hala, proiektuak aurrera jarraitzen du, energia konpainiaren arabera, EAEko "eguzki-parke handiena" izango dena.

 

Guztira 125,89 MW-ko potentzia izango du parkeak, Euskal Autonomia Erkidegoko energia gaitasuna hirukoiztea ahalbidetuko duelarik. 47.500 etxebizitza hornitzeko adina energia sortuko du, eta Iberdrolaren kalkuluen arabera, urtean 12.400 CO2 tona isuri sahiestuko dira.

231.000 plaka fotovoltaikoei esker, urtean 155GW orduko sortuko diru, eta parkearen eraikitze lanetarako 300 lanpostu sortuko dira.

 

Ekineak, orotara, 200 bat hektarea izango ditu, eta horietatik 100 azpiegitura fotovoltaikoak okupatuko ditu.

Ekienea sozietatea Iberdrolak (%75), Energiaren Euskal Erakundeak (%18), Kreanek (%5) eta Arabako Foru Aldundiak (%2) osatzen dute. 70 milioi euroko inbersioa egin dute.